Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako zerbitzu edo zentro okupazionala

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Eguneko arreta edo arreta okupazionala

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Jarduera produktiboen bidez, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen garapen soziolaborala, autonomia pertsonala eta autodeterminazioa errazteko zerbitzu edo zentroa (2.2.2 fitxa). Horretarako, zerbitzu okupazionalek honako hauek sustatzen dituzte:

  • erabiltzaileen autonomia pertsonalerako, integrazio soziolaboralerako eta parte-hartze sozialerako beharrezkoak diren trebetasun okupazionalak eta sozialak hobetzea;
  • estimulazio eta/edo errehabilitazio-jarduerak, okupazionalak edo lan-aurrekoak, hezkuntzakoak eta prestakuntzakoak edo kulturalak, zentroan nahiz kanpoan;
  • autonomia-mailari eustea, narriadura prebenitzea eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak...) berreskuratzea.

Otordu-zerbitzua eta garraio egokituko zerbitzua ere izaten dute, beharrezkoa denean. Funtzionamenduan, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua erabiltzailearen behar eta lehentasunetara egokitzeko. Laneratzeko lehen urratsa izan daiteke, edo laneratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzako alternatiba iraunkorra.

Erabiltzaileek eskersari ekonomikoa jasotzen dute beren lanagatik, baina ez dira inolaz ere lan-kontratudun langiletzat hartzen.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

18 eta 64 urte bitarteko edo gehiagoko pertsonak, buruko gaixotasun kronikoa dutenak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 eta 64 urte bitartean izatea.

  • Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatua.

  • Gaixotasun mental kronikoaren diagnostikoa, edo nahasmen mental larri eta luzearena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emana, edo %33ko edo gehiagoko gaixotasun mentala eta desgaitasuna duena.

  • Autonomiarako eta integrazio soziolaboralerako gaitasunak eskuratu behar dituen pertsona izatea, eta enplegua lortzeko zailtasunak aurkeztea, epe laburrean.

  • Zentro okupazionaleko jardueretan parte hartu ahal izateko oinarrizko gaitasunak edo trebetasunak izatea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua, bazkari-zerbitzua izan ezik, horrek koordainketa behar baitu, hau da, erabiltzaileak zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?