Trebetasunak eta ohiturak hobetzeko laguntza sozio-edukatiboa eta psikosoziala

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak laguntza eskaintzen du trebetasun sozialak garatzeko, motibazioa handitzeko edo harreman pertsonalak hobetzeko, autonomia lortzeko edo norberaren burua zaintzeko (1.3 fitxa).

Laguntza hau eskaini daiteke bai etxe barruan, bai auzoan/inguruan, eta banakakoa. Esku-hartzea familiakoa edo taldekoa izan daiteke.

Norentzat?

Edozein adinetako pertsonak, mendekotasun-arriskuan daudenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Laguntza psikosoziala behar izatea, mendekotasun-arriskuagatik.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.