BetiOn Telelaguntza (24 orduko urruneko arreta)
Adingabea -18 desgaitasunarekin > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
BetiOn telealarma bat da, erabiltzaileei aukera ematen diena arreta-zerbitzu batekin berehala harremanetan jartzeko, egunean 24 orduz eta urteko egun guztietan (1.6 fitxa).
Hori guztia egiteko, etxean terminal bat eta erabiltzaileak eraman beharreko sakagailu edo domina bat jartzen dira.
Ikus erabiltzailearen gida esteka honetan.
Norentzat?
Mendekotasun onartua duten pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Telelaguntza-zerbitzuaren kostua hilean 4 euro da 2024an. Salbuespenak edo murrizketak ezartzen dira, bizikidetzako unitatearen diru-sarreren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Mendekotasuna egiaztatzea
Non eska dezaket zerbitzua?
- BetiOn Telelaguntza Zerbitzuaren ataria: web orria ikusi
- Zure auzo, udalerri edo eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
- Aurrez-aurre Zuzenean bulegoetan.
- Zure auzoko, udalerriko edo eskualdeko oinarrizko gizarte-zerbitzuak.