Garbiketan, mugitzen, erosketak egiten… lagun diezazun norbait kontratatzeko laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa (LPPE)

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Laguntza pertsonalerako pertsona bat kontratatzeko aldizkako laguntza ekonomikoa (3.1.1 fitxa). Pertsona horrek mendekotasuna duten pertsonei erraztuko die hezkuntzarako eta/edo lanerako sarbidea, gizartean parte hartzea eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

Norentzat?

3 urte edo gehiagoko mendekotasuna duten pertsonak (I., II. edo III. graduak).

Zenbatekoa da?

Urtean 12 ordainsari ordaintzen dira, eta pertsona bakoitzarentzat kalkulatzen da jasotzen den zenbatekoa, honako hauek kontuan hartuta: mendekotasun maila, mendekotasuna duen pertsonaren egoera ekonomikoa, beste zerbitzu batzuk erabiltzea, antzeko laguntzak kobratzea edo kontratazioaren kostua.

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

LPPE ez da bateragarria SAAD Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren beste laguntza ekonomiko batzuekin (Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa izan ezik, egoitza bat ordaintzeko ez denean).

LPPE mendekotasunaren arretarako zerbitzu guztiekin bateragarria da, egoitza-zentroetako edo ostatu-zerbitzuetako egonaldi iraunkorrekin izan ezik. Egoitza-zerbitzu batean bi hilabete baino gehiagoko aldi baterako egonaldia egiten denean, laguntza aldi baterako etenda geratuko da egonaldia amaitu arte.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Mendekotasuna duen pertsonaren aldetik:

Mendetasuna duen pertsona gisa baloratua izatea, edozein gradutan.

Prestazioa zein Lurralde historikotako Foru-aldundiari eskatzen zaion, hango udalerriren batean erroldatuta egotea.

Espainiako nazionalitatea edo legezko egoitza izatea (adingabeak izan ezik).

Zer zerbitzu behar dituen erabakitzeko eta laguntzaile pertsonalari nola eman behar zaizkion azaltzeko gaitasuna izatea (adingabeen eta/edo gaitasun intelektualik ez dutenen kasuan izan ezik).

Hezkuntza- edo lan-jardueretarako edo eguneroko jardueretarako laguntzak behar izatea.

Laguntzaile pertsonalaren aldetik:

Adinez nagusia izatea.

Laguntza pertsonaleko zerbitzuak emateko behar den kualifikazioa egiaztatzea.

Bere zerbitzuak baimendutako enpresa batekin kontratu bidez ematea, edo zuzenean lan-kontratu bidez, mendekotasuna duten pertsonari arreta emateko zerbitzua emateko.

Estatuan legezko egoitza izatea.

Non eska dezaket prestazioa?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.