Aldi baterako egonaldia egoitzan, zaintzaileak atseden har dezan
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Aldi baterako ostatua desgaitasunen bat duten pertsonentzat, normalean familia zaintzaileak artatzen dituztenak beren etxeetan (2.5 fitxa).
Zaintzailea bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean aktibatzen da zerbitzua (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).
Norentzat?
Atsedena behar duten pertsona desgaituen zaintzaile nagusiak eta senideak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Ezgaitasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.
Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.
Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.