Eguneko arreta, zaintzaileak aldi baterako atsedena har dezan

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Norentzat

Desgaitasunen bat duten pertsonen zaintzaile nagusiak eta senideak, zaintzan atsedena behar dutenak.

Kostua

Koordainketaren menpeko zerbitzua, onuradunaren egoera ekonomikoaren eta erabileraren arabera.

Baldintzak

Zaintzaile nagusia izatea.
Atseden hartzeko beharra.
Errolda (12 hilabete).

Zertan datza?

Zaintzaile ez profesionalek beren etxeetan artatu ohi dituzten desgaitasun bat duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan edo gaueko zentroetan (2.5 fitxa).

Zaintzailea bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean aktibatzen da zerbitzua (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Desgaitasuna duen pertsonaren zaintzaile nagusia eta ez profesionala.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Ezgaitasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Dagokion eguneko zerbitzura sartzeko baldintzak betetzea.

Zaintzailea eta ezgaitasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zaintzak ematea justifikatzen bada Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Informazio gehiago: