Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroa

Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Egoitza edo lagundutako etxebizitza batean sartzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Desgaitasuna duten eta mendekotasuna duten pertsonentzako ohiko etxebizitza gisa erabiliko diren egoitza-zentroak dira, eta haien beharrak ezin direnean artatu haien etxeetan (2.4.2 fitxa).

Zentro horiek banakako laguntza bermatzen dute, eta laguntza hori pertsonaren behar aldakorretara egokitzen da. Horretarako, diziplina anitzeko profesional-talde bat du ongizate fisiko eta psikologikora bideratutako arreta integralerako.

Egoitza-zentroek informazioa, bitartekotza eta jarraipen-balorazioa, arreta pertsonala eta akonpainamendu soziala, esku-hartze estimulatzailea edo errehabilitatzailea, esku-hartze hezitzailea, okupazionala eta psikosoziala barne hartzen dituzte. Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia eta garbiketa ere sartzen dira. Osasun-prestazioei dagokienez, erizaintzako arreta, arreta medikoa eta errehabilitazioa barne hartzen dituzte.

Norentzat?

18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, desgaitasuna eta mendekotasuna onartua dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 eta 64 urte bitartean. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira, haien beharrek hala eskatzen dutenean.

Dagokion lurralde historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Mendekotasun balorazioa, I., II. edo III. gradua.

% 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila onartzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.