Arlo okupazionaleko zerbitzua edo zentroa
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Produkzio-jardueren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonen garapen soziolaborala, autonomia pertsonala eta autodeterminazioa errazteko programa (2.2.2 fitxa). Horretarako, zerbitzu okupazionalek honako hauek sustatzen dituzte:
- erabiltzaileen autonomia pertsonalerako, integrazio soziolaboralerako eta parte-hartze sozialerako beharrezkoak diren trebetasun okupazionalak eta sozialak hobetzea;
- estimulazio- eta/edo errehabilitazio-jarduerak, okupazionalak edo lan-aurrekoak, hezkuntzakoak eta prestakuntzakoak edo kulturalak, zentroan nahiz kanpoan;
- autonomia-mailari eustea, narriadura prebenitzea eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak...) berreskuratzea.
Otordu-zerbitzua eta garraio egokituko zerbitzua ere izaten dute, beharrezkoa denean.
Funtzionamenduan, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua erabiltzailearen behar eta lehentasunetara egokitzeko. Laneratzeko lehen urratsa izan daiteke, edo laneratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzako alternatiba iraunkorra.
Erabiltzaileek eskersari ekonomikoa jasotzen dute beren lanagatik, baina ez dira inolaz ere lan-kontratudun langiletzat hartzen.
Norentzat?
18 eta 64 urte edo gehiagoko pertsonak, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua, otorduak izan ezik, hori koordainketari lotuta baitago, hau da, erabiltzaileak otordu-zerbitzuaren zati bat ordaintzen du, bere egoera ekonomikoaren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 eta 64 urte bitartean izatea.
Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
% 33ko edo goragoko ezgaitasun-ziurtagiria.
Autonomiarako eta gizartean eta lan-munduan integratzeko gaitasunak eskuratu behar dituen pertsona izatea, eta epe laburrean enplegua lortzeko zailtasunak izatea.
Zentro okupazionalaren jardueretan parte hartu ahal izateko oinarrizko gaitasun edo trebetasunak izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.