Trebetasunak eta ohiturak hobetzeko laguntza sozio-edukatiboa eta psikosoziala
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak laguntza eskaintzen du trebetasun sozialak garatzeko, motibazioa handitzeko edo harreman pertsonalak hobetzeko, autonomia lortzeko edo norberaren burua zaintzeko (1.3 fitxa).
Laguntza hau eskaini daiteke bai etxe barruan, bai auzoan/inguruan, eta banakakoa, familiakoa edo taldekoa izan daiteke.
Norentzat?
Edozein adinetako pertsonak, mendekotasun-arriskuan daudenak, eta laguntza behar dutenak beren motibazioa, gizarte-harremanak edo trebetasun pertsonalak hobetzeko.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Laguntza psikosoziala behar izatea, mendekotasun-arriskuagatik.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.