Gizarte-larrialdi egoeretarako arreta
Desgaitasuna duen 18+ pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuak egunean 24 orduz lan egiten du, gizarte-larrialdiko egoerei berehala erantzuteko (2.6 fitxa).
Gizarte-larrialdiko egoeratzat jotzen da aurreikusi gabeko gertaera baten ondorioz gertatzen dena, batez ere:
- Ustekabeko babesgabetasun-egoerak: galera eta/edo desorientazioa, zaintzailea bat-batean ez agertzea, genero-indarkeria…
- Larrialdiak salbuespenezko egoerengatik: trafiko istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.
Bere funtzioa larrialdiko lehen arreta eskaintzea da, eta beharrezkoa den guztietan:
- larrialdia gertatu den lekura joan, kaltetutako pertsonei arreta emateko;
- kaltetutako pertsonei dagokien lekuetara laguntzea (osasun-zentroak, polizia-bulegoak, bulego judizialak…);
- beharrezkoa dena eskaintzea: premiazko garraioa, otorduak edota ostatua.
Norentzat?
Zerbitzua krisi egoeran edo larrialdi sozialean dauden herritar guztiei zuzenduta dago.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Ez dago aurretiazko baldintzarik, larrialdi sozialaz harago.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.