Aldi baterako egonaldia egoitzan, mendekotasuna duen pertsonaren zaintzaileak atseden har dezan

Zaintzailea > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Zaintzaile ez profesionalek beren etxeetan artatu ohi dituzten mendekotasuna duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan (2.5 fitxa).

Zaintzailea bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean aktibatzen da zerbitzua (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Mendekotasuna duten pertsonen (I., II., III. mailak) zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Ezgaitasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.

Zaintzailea eta mendekotasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zainketak Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez justifikatzen badira.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.