Aldi baterako egonaldia egoitzan, zaintzaileak atseden har dezan

Pertsona 65+ mendekotasuna > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Familia zaintzaileek beren etxeetan artatu ohi dituzten mendekotasuna duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan (2.5 fitxa).

Helburua da zaintzaileak atsedenerako, aisialdirako eta bere burua zaintzeko denbora pertsonala izatea. Zaintzaileak ere jo dezake zerbitzura, bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoelako (bajan dago, oporretara joan behar du...).

Eskaintzen den zerbitzua aldi baterako egonaldia egiten den egoitza-zentroari dagokiona da.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Mendekotasuna duten pertsonen (I., II., III. graduak-25 puntu edo gehiago Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan) zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Mendekotasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza berean eta dagokion lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Zaindutako pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez eta eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
  • Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.
  • Zaintzailea eta mendekotasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zainketak Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez justifikatzen badira.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?