Egunean zehar zaintzaileak atseden hartzeko arreta
Pertsona 65+ mendekotasuna > Eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Mendekotasunen bat duten pertsonei (I., II. edo III gradukoa) aldi baterako zentro edo eguneko zerbitzuetarako sarbidea eskaintzen zaie (2.5 fitxa).
Helburua da zaintzaileak atsedenerako, aisialdirako eta bere burua zaintzeko denbora pertsonala izatea. Zaintzaileak ere jo dezake zerbitzura, bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoelako (bajan dago, oporretara joan behar du...).
Aldi baterako prestazioa ematen den zentro edo eguneko zerbitzuari dagokion zerbitzua da eskaintzen dena.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Edozein mendekotasun-gradu duten pertsonen zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak. (I., II, III. Graduak- 25 puntu edo gehiago Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan).
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- Mendekotasuna duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean eta dagokion lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Mendekotasuna duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez eta eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
- Atseden-egonaldia egingo den eguneko arreta-zerbitzura sartzeko baldintzak betetzea.
- Zaintzailea eta mendekotasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zainketak Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez justifikatzen badira.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta erabilera-modalitatearen arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.