II. eta III. graduko mendetasuna duten adinekoentzako eguneko zentroa
Pertsona 65+ mendekotasuna > Eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Mendekotasuna duten adinekoei eguneko arreta eskaintzen die, baldin eta haien premiei ezin bazaie beren ohiko ingurunean erantzun (2.2.1 fitxa). Mendekotasuna duen pertsonaren autonomia-mailari eustea eta haren ohiko zaintzaileei laguntzea da helburua.
Banakako zerbitzua da, pertsonaren behar eta lehentasunetara egokitua.
Behar denean, eguneko zentroetan errehabilitazioa, hezkuntza-jarduerak, arreta psikosoziala, akonpainamendu soziala eta garraio egokitua eskaintzen dira. Sukaldaritzako eta higiene pertsonaleko zerbitzuak ere dituzte, baita osasun-arreta ere. Pertsonak zerbitzua aldi baterako edo modu iraunkorrean erabil dezake.
Zerbitzuaren erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.
Norentzat?
II. eta III. graduko mendekotasuna duten 65 urtetik gorako pertsonak (mendekotasuna baloratzeko baremoan 50 puntutik 100 puntura izanik), intentsitate ertain edo handiko laguntza behar dutenak eguneroko jarduerak egiteko.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
65 urte edo gehiago izatea.
II. edo III. graduko mendekotasuna edukitzea, (49 puntu baino gehiago mendekotasunaren balorazioan).
Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.