I. graduko mendetasuna duten adinekoentzako eguneko arretarako zerbitzua
Pertsona 65+ mendekotasuna > Eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Intentsitate txikiko baliabidea da, eta adineko pertsonak egunean zehar jo dezake autonomia mantentzen, ohiko bizimoduan egoten eta sozializatzen laguntzeko, eta, hala badagokio, isolamendu-egoerak konpentsatzeko (1.7 fitxa).
Eguneko zentroak, batez ere, familiarekin bizi diren adinekoentzat dira.
Eguneko arreta zerbitzuan adineko erabiltzaileari informazioa, eguneroko bizitzako jardueretarako estimulazio jarduerak, aisialdirako edo kulturarako aukerak eta gizarte laguntza eskaintzen zaizkio, intentsitate txikikoak. Garraio egokitua, mantenu eta higiene pertsonaleko zerbitzuak ere barne har ditzake.
Zerbitzuaren erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke. Zaintzaileentzako atseden-zerbitzuaren aldaera da mendekotasuna duen pertsona aldi baterako sartzea edo eskainitako intentsitatea aldi baterako indartzea.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
65 urte edo gehiagoko pertsonak, mendekotasun-arriskuan daudenak edo I. graduko mendetasuna dutenak, mendekotasuna baloratzeko baremoan 23 eta 49 puntu artean lortu badituzte. Hau da, eguneroko oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duten pertsonak, egunean behin gutxienez, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza behar dutenak.
Mendekotasun arriskua edo mendekotasun moderatua (I. gradua)
eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, gutxienez egunean behin, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza behar duenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan 23 eta 49 bitarteko puntuazioa.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 65 urte edo gehiago izatea
- Mendetasun moderatua edo I. gradua izateko arriskua izatea (MBBn 23 eta 49 bitarteko puntuazioa lortu izana).
- Intentsitate txikiko laguntza behar izatea.
- Jokabide-nahasterik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
- Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasunlaguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Zerbitzua ematea Udalen ardura da.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.