I. graduko mendetasuna duten adinekoentzako eguneko arretarako zerbitzua

Pertsona 65+ mendekotasuna > Eguneko zentro baterako sarbidea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Adinekoak egunean zehar erabil dezake intentsitate txikiko baliabide hori, bere ohiko bizimoduan jarraitu, bere autonomiari eutsi eta gizarte-harremanak hobetzeko. Batez ere, familiarekin bizi diren adinekoentzat da (1.7 fitxa).

Eguneko arreta-zerbitzuan adineko erabiltzaileari informazioa, estimulazio-jarduerak, aisialdi- edo kultura-jarduerak eta intentsitate txikiko gizarte-laguntza eskaintzen zaizkio. Garraio egokitua, mantenu eta higiene pertsonaleko zerbitzuak ere barne har ditzake.

Zerbitzua aldi baterako edo modu iraunkorrean erabil daiteke.

Norentzat?

65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun moderatuko egoeran edo arriskuan daudenak (I. gradua). Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 23 puntutik 49 puntura.

Mendekotasun arriskua edo mendekotasun moderatua (I. gradua)

Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, gutxienez egunean behin, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza-premiak dituenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 23 puntutik 49 puntura izanik.

Zein da zerbitzuaren kostua?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

65 urte edo gehiago izatea.

Mendetasun moderatua edo I. gradua izateko arriskua izatea (MBBn 23 eta 39 bitarteko puntuazioa).

Intentsitate txikiko laguntza behar izatea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.