Erabakitzeko laguntza

Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Beren bizitzako eremuren batean edo gehiagotan erabakiak hartzeko laguntza behar duten pertsona helduei zuzendutako zerbitzua (2.7.2.3 fitxa). Kuradoretzaren eta gainerako laguntza-neurrien helburua gaitasun juridikoaren erabilera eraginkorra, garapen osoa, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza erraztea da.

Eredu berri horrek aurreko "tutoretza" horren ordez, laguntza jarraituen sistema berri bat ezartzen du, non urritasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen diren. Etengabeko laguntza eskaini nahi zaie hala behar duten pertsonei, ez bakarrik ondare arloko gaietan, baita bizitza arruntari eragiten dioten alderdi pertsonaletan ere (bizilekua, osasuna, komunikazioak, etab.).

Laguntza neurriren baten ardura hartuko duten familiei ere aholkularitza eskaintzen die zerbitzuak.

Norentzat?

  • Desgaitasuna edo mendekotasuna (I., II. eta III. graduak) duten pertsonak, erabakiak hartzeko laguntza behar dutenak.
  • Laguntza neurrien ardura hartuko duten senideak edo pertsonak.

Zein da zerbitzuaren kostua?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere ondare-egoeraren arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Nere eskubideak erabiltzeko eta/edo erabakiak hartzeko laguntza behar izatea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Araba

Beroa Fundazioa

(gaixotasun mentala duten pertsonak)
Telefonoa: 945 214 363
Web: www.fundacionberoa.com

Usoa Fundazioa

(adimen-ezgaitasuna duten pertsonak)
Telefonoa 945 778 700
Email: usoa@fusoa.org

Bizkaia

Gaikuntza

(lehen, Bizkaiko Tutoretza Erakundea)

Gipuzkoa

Gertuan Fundazioa

(desgaitasun intelektuala)

Hurkoa Fundazioa

(mendekotasuna edo gaixotasun mentala)
Telefonoa: 943 468 956
Email: idazkari@hurkoa.eus
Web: www.hurkoa.eus

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.