BetiOn Telelaguntza (24 orduko urruneko arreta)

Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Telealarma bat da, erabiltzaileei aukera ematen diena arreta-zerbitzu batekin berehala harremanetan jartzeko, egunean 24 orduz eta urteko egun guztietan (1.6 fitxa).

Hori guztia egiteko, etxean terminal bat eta erabiltzaileak eraman beharreko sakagailu edo domina bat jartzen dira.

Ikus erabiltzailearen gida esteka honetan.

Norentzat?

  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Mendekotasun arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Mendekotasuna duten pertsonak (I.,II. eta III. graduak).

Zein da zerbitzuaren kostua?

Telelaguntza-zerbitzuaren kostua hilean 4 euro da 2024an. Salbuespenak edo murrizketak ezartzen dira, bizikidetzako unitatearen diru-sarreren arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

75 urte edo gehiago izatea eta bakarrik bizitzea, edo

65 urte baino gehiago eta mendekotasun-arriskua izatea, edo

Mendekotasun onartua, edo

Gizarte-isolamenduaren arriskuan egotea, Udaleko Gizarte Zerbitzuen balorazioaren arabera.

Non eska dezaket zerbitzua?

  • BetiOn Telelaguntza Zerbitzuaren ataria: Web orrira joan
  • Zure auzo, udalerri edo eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
  • Aurrez-aurre Zuzenean bulegoetan.
  • Zure auzo, udalerri edo eskualdeko oinarrizko gizarte zerbitzuak