Mendekotasun graduaren balorazioa

Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta horiek eskuratzeko modua

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zerbitzu honek mendekotasun graduaren balorazioa eta berriskupena egiten du (2.1 fitxa).

Mendekotasuna duten pertsona gisa onartua izateko, beharrezkoa da mendetasun-ebazpena 1. mailakoa edo goragokoa izatea.

Mendekotasun-graduak pertsona batek eguneroko bizitzako jarduerak egiteko behar duen laguntzari edo zaintzari dagozkio. Hiru gradu daude:

  • I. gradua (mendetasun arina): Gradu horretan, pertsona batek lan asko egin ditzake bere kabuz, hala nola janztea edo jatea, baina laguntza behar izan dezake, egunean behin gutxienez, zeregin jakin batzuetarako, hala nola bainatzeko edo mugitzeko. Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) 25 eta 49 arteko puntuazioa da.
  • II. gradua (mendetasun larria): Gradu horretan, pertsonak zailtasunak ditu hainbat lan egiteko —oinez ibiltzea edo jatea, esaterako—, eta beste pertsona baten laguntza behar du, egunean bizpahiru aldiz, baina ez du pertsona zaintzaile baten etengabeko laguntza behar. MBBn 50 eta 74 puntu bitartean lortzearen baliokidea da.
  • III. gradua (mendetasun oso larria): Gradu horretan, pertsona beste pertsona baten laguntzaren mende dago neurri handi batean, eta egunean behin baino gehiagotan behar izaten du laguntza oinarrizko jardueretarako, hala nola janzteko, jateko edo mugitzeko. Pertsona zaintzaile baten etengabeko laguntza behar du. MBBn 75 eta 100 puntu bitartean lortzearen baliokidea da.

Balorazioa egiteaz gain, eskatzaileak zerbitzu edo prestazio ekonomikorantz bideratzen ditu, edo bien arteko konbinaziorantz, beren beharrizanei hobeto erantzuteko, baldin eta zerbitzu edo prestazio horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Gainera, erabiltzailearekin eta/edo familiakoekin batera, dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) adosten du.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Zerbitzua mendekotasuna duten herritar guztiei zuzenduta dago.

 

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Balorazioa eskatzen den lurralde historikoan erroldatuta egotea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainiako estatuan legez bizitzea.
  • Mendetasuneko egoeran egoteko aukeraren zantzuak izatea, premia-egoerak eta arriskuak balioesteko tresna komunetan zehaztutako baldintzen arabera.

Zein da zerbitzuaren kostua?

Doako zerbitzua da.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?