Mendekotasun graduaren balorazioa
Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek:
- mendekotasun graduaren balorazioa eta berrikuspena egiten du (2.1 fitxa),
- eskatzaileak beren premiei hobekien erantzuten dien zerbitzu edo prestazio ekonomikora bideratzen ditu.
- erabiltzailearekin eta/edo familiakoekin batera, dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) adosten du.
Mendekotasuna duten pertsona gisa onartua izateko, beharrezkoa da mendetasun-ebazpena I. gradukoa edo goragokoa izatea (mendekotasuna baloratzeko baremoan 25 eta 49 puntu artean lortzea).
Norentzat?
Zerbitzua eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten herritar guztiei zuzenduta dago, hobetzeko zantzurik ez dutenak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Balorazioa eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea.
Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainiako Estatuan legez bizitzea (adingabeen kasuan salbuespenak daude).
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza garrantzitsuak behar izatearen zantzuak izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.